Itxi

telebista

21:00etan

Donostiako 43. Txistularien Kontzertu Nagusia, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EiTB

Gainera, Gontzal Mendibil, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Janitz Enparantza txistularia, Tío Teronen Semeak eta Lezoko dantzariak izango dira gonbidatu.

0:22
Txistulari kontzertu nagusia

Jose Ignazio Ansorenaren zuzendaritzapean, abuztuaren 9an Donostiako Trinitate Plazan ikusgai izan zen 43. Txistulari Kontzertu Nagusia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur gauean.

Jose Maria Iparragirre Balerdiren jaiotzaren berrehungarren urteurrena betetzen da aurten (1820-2020), eta Fernando Aire "Xalbador" bertsolariaren mendeurrena (1920-2020). Bi urteurren hauek omenduko dituzte 20 bat txistularik, "Kantuban" Hernaniko Gazte Abesbatzak (Alain Ayerdi zuzendari dutela) eta "Donostiarra Metal Bostekoak".

Horrez gain, Gontzal Mendibil, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Janitz Enparantza txistularia, Tío Teronen Semeak eta Lezoko dantzariak izango dira gonbidatu.

"Oholtzan" saioak Donostiako 43.txistularien kontzertu nagusia eskainiko du gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.