telebista
Kirolak
Herri kirolak eta pilota, gaur, ETB1en
EiTB
Sestaotik eskainiko dira estropadak zuzenean, eta pilota jaialdia Elgoibartik izango da, CaixaBank Masterseko Altuna III-Imaz vs P. Etxeberria-Albisu norgehiagokarekin.
-
CaixaBank Masterseko partidetako bat. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.
Hiru kirol emanaldi izango ditugu gaurkoan. Goizean, 12:00etan, estropaden zuzeneko emanaldia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek Sestaotik. Sestaoko Ikurriña jokoan, Eusko Label Ligako kontakizuna egingo dute Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak.
Bazkal ostean, 15:45ean, Getxotik, Herri Kirolak izango dira ikusgai. Abuztuaren 22an jokatutako Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa 580 kiloko mistoan, Goiherri, Akelarre eta Gaztedi izango dira aurkariak. Juanan Legorburuk eta Jon Ullibarrik egingo dute kontakizuna ETB1en.
Ondoren, 17:00etan, Elgoibarko pilota jaialdia eskainiko dute Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak "ETB Kantxa" saioan. Lehenik, binakakoan, Peña II-Larunbe vs Egiguren V-Bikuña arituko dira norgehiagoka, eta ondoren, CaixaBank Masterseko Altuna III-Imaz vs P. Etxeberria-Albisu pilotarien aurka. Pilota emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en eskainiko da, zuzenean.