Itxi

telebista

21:00etan

Voces Riberasek Donostian emandako ikuskizuna, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EiTB

Ibilbide luzea duten 6 pertsonak osatzen dute taldea: Diego Urmeneta, Sandra Miranda, Soraya Castellano, Iñaki Martinez, Marta Peruga eta Iñaki Reta.

0:25

Gaur gauean, "Oholtzan" saioan, Voces Riberas taldeak abuztuaren 21ean Donostiako Koldo Mitxelena plazan eskaini zuen ikuskizuna izango dugu ikusgai.

Diego Urmenetak, Sandra Mirandak, Soraya Castellanok, Iñaki Martinezek, Marta Perugak eta Iñaki Retak osatzen dute taldea. 12 urte daramatzate batera, eta Gasteizko, Tuterako, Bilboko, Iruñeko eta Zaragozako jaietakoak dira orain arte eskaini dituzten emanaldi nabarmenenetakoak. Nafarroako folklorea mundu osora zabaltzea dute helburu.

Voces Riberasen ikuskizuna gaur gauean izango da ikusgai, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.