Itxi

telebista

21:00etan

Bilboko txistulari alardearen unerik onenak, gaur gauean, "Oholtzan" saioan

EiTB

Txistulariez gainera, Alex Sardui, Maixa eta Ixiar eta Xabier Saldias eta Roberto Moso ere entzungo ditugu.

0:26
Oholtzan Bilbon

2016-2019 urte bitartean Bilboko Aste Nagusietan izan ziren txistularien alardeen unerik onenak izango ditugu "Oholtzan"eko saio berezi honetan ikusgai.

Bilboko txistularien taldeaz gainera, urte bakoitzean izandako gonbidatu berezi baten edo batzuren ikuskizuna ere eskainiko da. 2016. urtean adibidez, Alex Sardui izan zen, 2017an, Maixa eta Ixiar (Xabier Lete ere gogora ekarri zuten) eta 2019an, Xabier Saldias eta Roberto Moso izan ziren.

Halaber, dantzariek ere hartuko dute parte. Musika, dantza eta ikuskizuna uztartzen duen ekitaldia izango da igandekoa.

Ez galdu, "Oholtzan: Bilboko txistulari alardearen unerik onenak", gaur gauean, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.