Itxi

telebista

Audientzia

"En Jake" bere ordu-tartean nagusi, % 17,4ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea

    Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB

Astearteko "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen, % 17,4ko audientzia-zatia bereganatuz. Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak emanaldian zehar, 108.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. Denboraldi berriari uztailean amaitu zuen bezalaxe ekin dio "En Jake"k,  ikus-entzuleen erantzun onarekin. Uztailaren 31n hasi  zenetik, batez beste, % 12,5eko audientzia izan du.