Itxi

telebista

Kirolak

Erremontea, pilota eta herri kirolak, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

15:15ean, erremontearen banakako finala; 17:30ean, binakako bi pilota partida, eta 22:00ean, Euskal Pentatloiaren III. edizioa emitituko da.

  • Final de remonte de 2019.

    Final de remonte de 2019. Foto: EiTB.

Gaur, irailak 26, hiru kirol emanadi izango ditugu ETB1en eta eitb.eus-en. 15:15ean hasita arituko dira Urriza eta Endika aurrez aurre erremonteko banakako txapelketako finalean. Elena Azpeitia, Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga "Matxin"ek jardungo dute Hernanitik, zuzenean, partidaren berri ematen.

17:30ean, pilotaren txanda izango da. "ETB Kantxa" saioak binakako bi partida eskainiko ditu. Arratsaldeko lehen partidan, Bakaikoa eta Urretabizkaia II.a Arteaga eta Erasunen aurka arituko dira, eta Bengoetxea VI.a eta ArangurenZubizarreta III.a eta Albisuren aurka jardungo dira ondoren. Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazen gain egongo da partiden zuzeneko kontaketa egiteko ardura.

Eguna herri kirolekin amaituko da. 22:00etatik aurrera, Euskal Pentatloiaren III. edizioaren finala izango da ikusgai, zuzenean, Azpeitiatik. Juanan Legorburu, Angel Arrospide eta Elena Azpeitia arduratuko dira horren kontakizunaz.

Larunbat honetako kirol emanaldi guztiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, zuzenean.