Itxi

telebista

22:30ean

"El Escándalo de Ted Kennedy" filmaren estreinaldia, gaur gauean, "LND" saioan

EiTB

Monica Belluciren menua, Mocedadesen "Eres tú" abestia zein telesailetan erabili izan duten eta Felix Linaresen papera zein den ere azalduko dute.

  • Felix Linares, "La Noche De..." saioko aurkezlea.

    Felix Linares, "La Noche De..." saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Felix Linaresek aurkeztutako "La Noche De..." saioak El Escándalo de Ted Kennedy filma estreinatuko du gaur telebistan. Benetako gertaeretan oinarritutako filmak Kennedy presidentearen hilketa eta haren anaiaren heriotza ez zirela familia horretako heriotza misteriotsu bakarrak izan erakutsiko du.

Horren aurretik, El Menú de... atalean, Monica Bellucci aktore eta modelo italiarrak zer jaten duen ezagutuko dugu. Dirudienez, Monicak, Zinemaldira egindako bisitei esker, oso ondo ezagutzen du euskal gastronomia. Noiz edo noiz, Donostiako bulebarrean aurkitu izan dute, turista bat gehiago bezala, hiriko ingurune horretan eros daitekeen azkenburuko bat dastatzen.

Ondoren, Los Vascos Conquistan Hollywood atalean, Mocedades musika talde bilbotarraren Eres tú abesti ezaguna Hollywoodeko zein ekoizpen ezagunenetan erabilia izan den erakutsiko du Felix Linaresek. Duela aste batzuk saioak argitu zuen abesti hori Prison Break telesailean erabili zela, baina badirudi beste ekoizpen arrakastatsu batean ere talde bilbotarraren abestiaren entzun daitekeela.

Amaitzeko, 25 años LND atalean, Felix Linaresek "La Noche De..." saioan zein paper duen jakingo dugu; izan ere, bera gabe saioa ez litzateke berdina izango. Astearteko saioan, urratsez urrats jarraituko dugu saio honen ekoizpen eta produkzio prozesua.

"La Noche De..." saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.