telebista
20:00etan
Aguillotik osteratxoa egingo du "Historias a Bocados" saioak gaur
EiTB
Fernando Ogueta, Andoni Durán eta Antoine eta Hélène Cannessant izango dira protagonista nagusiak.
-
Joseba Arguiñano "HaB: Aguillo". EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Gaur, urriak 4, Joseba Arguiñanok Trebiñu konderriko Aguillo herria bisitatuko du "Historias a Bocados" saioan.
Fernando Oguetak 64 urte ditu, eta gauero Gasteizera lotara joaten bada ere, bere eguneroko bizitza eta lana Aguillon egiten du, jaio zen herrian. Josebak egurra mozten harrapatuko du; datorren negurako behar-beharrezkoa izango du eta. Trebiñu aldean, luzea eta hotza baita urtaroa. Ondoren, Josebak bakailaoa patata eta barazkiekin prestatuko dio. Kalean dastatuko dute prestatutako platera, Fernandok bere bitxikeriak eta 60 biztanleko herri txiki honen istorioak partekatzen dituen bitartean.
Ondoren, Joseba Arguiñanok Andoni Durán ezagutuko du. Etxeko lorategian dituen fruta-arboletatik hurrak hartzen topatuko du Josebak, eta poz-pozik lagunduko dio zeregin horretan. Ez du fruitu lehor hauek dastatzeko aukera galduko gainera.
Bukatzeko, Frantziako bikote batekin elkartuko da gure sukaldaria. Antoine eta Hélène Cannessant lau urte daramate Aguillon. Mundu erdia zeharkatu ondoren, Trebiñuko herri txiki honetan bizitzen geratzea erabaki zuten. Biek Gasteizen egiten dute lan, bata frantseseko irakaslea da akademia batean; bestea, nazioarteko komunikazioan aritzen da. Bere etxeko lorategian Helènek egindako barazki quichea jango dute.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.