Itxi

telebista

Arratsaldero, 16:20an

"El paraíso de las señoras", astelehenetik ostiralera, ETB2n eta eitb.eus-en

EiTB

Gerra ostean Milanen girotutako telesail italiarra da. Arratsaldero izango da ikusgai, 16:20an, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • "El paraíso de las señoras" telesaileko irudi bat.

    "El paraíso de las señoras" telesaileko irudi bat. Argazkia: EiTB.

ETB2k eta eitb.eus-ek El paraíso de las señoras (Il paradiso delle signore, 2015) telesaila eskainiko dute arratsaldero. Telesailak, Alessandro Tersigni, Alice Torriani, Giusy Buscemi, Federica De Benedittis eta Gloria Radulescu aktoreak ditu protagonista.

Gerra osteko Milango modako saltoki handi batzuetan girotutako telesail italiarra da. 1956an, bere mutil lagunak traizionatuta,Teresa Ioriok herria utzi eta Milanera joatea erabakitzen du. Bertan, bere osabak duen moda-denda batean lan egiten hasiko da. Hala ere, arazoak berehala iritsiko dira osabari "El Paraíso de las Señoras" saltoki handietako kamioi bati su eman izana leporatzen diotenean. Gertakariaren harira, Teresak Mori ezagutuko du, baina ez du honen aldetik laguntzarik izango. Azkenik, Vittorio Contiri esker "El paraíso de las señoras" lantegian lanean hastea lortuko du.

Maitasun, esperantza eta desilusio istorioak ez dira faltako El paraíso de las señoras telesailean. Astelehenetik ostiralera, 16:20ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema