Itxi

telebista

Audientzia

Astearteko "En Jake" bere ordu tartean nagusi, % 16,2ko audientzia-zatiarekin

EiTB

Halaber, 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea.

    Xabier Lapitz, "En Jake" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB.

Astearteko (urriak 20) "En Jake" saioa bere ordu tartean nagusi izan zen, % 16,2ko audientzia-zatia bereganatuz. Horrez gain, Xabier Lapitzek aurkezten duen saioak emanaldian zehar, 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Abuztuaren 31an hasi zuen 6. denboraldia "En Jake"k, eta geroztik, batez beste, % 12,3ko audientzia-zatia lortu du, eta 103.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.