Itxi

telebista

Audientzia

"Vamos a Hacer Historia" saioa 202.000 ikus-entzulek jarraitu zuten

EITB

Urriaren 28an eskaini zen 'A la caza del rojo' atala orain arteko ikusiena izan da.

  • Maravillas Lamberto, "Vamos a Hacer Historia" 'A la caza del rojo' ataleko irudi bat

    "Vamos a Hacer Historia" 'A la caza del rojo' ataleko irudi bat, EITBren bideo batetik ateratakoa

Asteazkenean, urriaren 28an, "Vamos a Hacer Historia" saioak oso datu onak lortu zituen. Elene Lizarraldek eta Juan Manuel Gonzalez Cembellinek gidatutako saioak 'A la caza del rojo' atala eskaini zuen, Maravillas Lambertoren istorioan eta bizitzan oinarrituta.

Uztailetik eskaini diren atalen artean ikusiena izan zen, % 9,6ko audientzia-zatia bereganatu eta 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Hurrengo atala datorren asteazkenean eskainiko da, azaroaren 4an. 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.