telebista
22:15ean
'12 años de esclavitud' filma izango da ikusgai gaur gauean ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Solomon Northupen autobiografian oinarritutako pelikulak esklabo bezala saldutako musikari afro-amerikar batek askatasuna berreskuratzeko izango duen borroka kontatzen du.
-
Chiwetel Ejiofor '12 años de esclavitud' filmaren irudi batean
Gaur gauean, ETB2k 12 años de esclavitud (12 Years a Slave) pelikula eskainiko du; 3 Oscar sari lortu zituen lana, film onenarena tartean. Steve McQueenek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Chiwetel Ejiofor, Michael Fassbender, Lupita Nyong'o, Paul Dano, Paul Giamatti, Benedict Cumberbatch, Sarah Paulson eta Brad Pitt.
Pelikula Solomon Northupen autobiografian oinarrituta dago. New Yorkeko afro-amerikar askea zen Northup, baina bahitu eta AEBko hegoaldera eraman zuten, esklabo. Han, jabe bihozgabe baten basakeria pairatu zuen.
Taberna batean bi ezezagunekin topo egin ostean, Solomon Northup (Chiwetel Ejiofor) musikari afro-amerikarra drogatu, bahitu eta Louisianako plantazio bateko jabeari salduko diote, esklabo bihurtzeko. Une horretan, askatasuna berreskuratzeko borroka hasiko du, eta hainbat arrisku gainditu beharko ditu.
Ez galdu 12 años de esclavitud filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.