telebista
22:15ean
'Secretos de guerra' filma, gaur gauean, ETB2n
EiTB
Jaques Vriensen eleberrian oinarrituta, bi lagun minen istorioa kontatuko digu filmak. Euren arteko harremana, baina, frogan jarriko dute Bigarren Mundu Gerrak eta eskolara iritsiko den neska batek.
-
Filmaren irudia
Secretos de guerra (Oorlogsgeheimen, 2014) filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n. Jaques Vriensen eleberrian oinarrituta, Dennis Botsek eraman zuen gerrari buruzko drama hau zinemara. Bertan parte hartzen dute Maas Bronkhuyzen, Joes Brauers, Pippa Allen, Luc Feit, Eva Duijvestein edota Loek Petersek, besteak beste.
1943ko uda Herbeheretan. Tuur eta Lambert lagunik onenak dira, eta beraien herriak ez du sekreturik ezkutatzen beraientzat. Badakite Bigarren Mundu Gerra iristear dela, baina ez dira ohartuko horrek beraien bizitzak aldatuko dituela. Tuurren aitak erresistentziarekin bat egingo du; Lamberten familiak soldadu alemaniarrei men egitea erabakiko du. Gerrarekin lotutako gertaerek lagunen arteko harremana zaildu egingo dute, eta eskolara neska berri bat iritsi izanak ez du lagunduko. Tuurrek Lambertekin zuen adiskidetasuna alde batera utziko du eta neskaren atzetik joango da. Ez daki, orde, guztiak arriskuan jarriko dituen sekretu bat gordetzen duela neskak.
Ez ezazu galdu, Secretos de guerra filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.