telebista
22:30ean
Göteborg bisitatuko du, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak
EITB
Amaya Rey kazetariak Göteborg ezagutuko du bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Liria, Sofia, Xabin, Nora eta Iñigo.
-
"Vascos por el Mundo" Göteborg hirian. Argazkia: "VxM"
Gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioak Suedia hego mendebaldeko kostaldera bidaiatuko du, Göteborgera. Herrialdeko bigarren hiri garrantzitsuena izateaz gain, Eskandinaviako lehen itsas portua ere bada. Amaya Rey kazetariak eta Javier Quiles kameralariak hiria ezagutuko dute bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik: Liria, Sofia, Xabin, Nora eta Iñigo.
Hirian hain presente dauden tranbiek, ikasle-giroak, gotorlekuak, naturak... Göteborg hiri atsegina bihurtzen dute, modernoa, sortzailea eta pertsonekiko eta ingurumenarekiko errespetua duena.
Hainbat toki berezi ezagutuko dituzte bertan, tartean, Hagako auzo hipster eta bohemioak. Bertan fika egiteko aukera izango dute kanelbulle erraldoi batekin. Beste jarduera batzuen artean hiriak duen itsasaldeko kutsua ezagutuko dute Tjärnoko itsas-laborategia edota Fjällbacka, Tanum hiriko arrantzaleen herria, bistatuta. Bertako lekurik alternatiboenak ere ezagutuko dituzte, esaterako, Röda Sten zentro kulturala.
Bisita borobiltzeko, Volvo automobil museoan, Slottkogen parkean eta zooan izango dira. Eta azkenik, Marstrand hiriko gaztelua eta inguruko eraikin esanguratsuenak ezagutuko dituzte, horien artean, Skansen Kronan.
"Vascos por el Mundo" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.