Itxi

telebista

20:45ean

Euskal Selekzioaren eta Costa Ricaren arteko futbol partida, gaur, EITBn

EITB

20:45etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da partida zuzenean.

0:19
Euskal Selekzioa vs Costa Rica

Gaur, Euskal Selekzioaren eta Costa Ricako selekzioaren arteko futbol partida eskainiko du ETB1ek eta eitb.eus-ek, zuzenean.

Egoera epidemiologikoak uzten badu, partida Ipuruan jokatuko da arratsaldeko 20:45etik aurrera. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute partidaren kontakizuna eta Janire Fraguak protagonistak elkarrizketatuko ditu.