Itxi

telebista

Audientziak

Asteazkeneko "Vamos a Hacer Historia" saioa, denboraldiko atalik ikusiena

EITB

'20N, crimen sin castigo' atalak % 13,6ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta 218.000 ikus-entzuleko audientzia metatua, Euskadin eta eragin eremuan.

  • "Vamos a Hacer Historia" saioko '20N, crimen sin castigo' atalaren irudia

    "Vamos a Hacer Historia" '20N, crimen sin castigo' atalaren irudia EITBko bideo batetik ateratakoa

Asteazkeneko "Vamos a Hacer Historia" saioa, 20N, crimen sin castigo izenburupean, azaroaren 20an gertatu ziren bi hilketen inguruan jardun zen, Santi Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketen inguruan alegia.

Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak aurkeztuta, asteazkeneko atalak % 13,6ko audientzia-zatia bereganatu zuen. Halaber, 218.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Urrian ekin zion saioak denboraldi berriari, ordutik, ikusiena eta audientzia-zatirik altuena lortu duen atala izan da azaroaren 18koa.

"Vamos a Hacer Historia" asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.