Itxi

telebista

Audientziak

"Ni naiz Lete" dokumentalak % 9,4ko audientzia-zatia lortu zuen euskaldunen artean

EITB

Horrez gain, dokumentalak 77.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen.

  • "Ni naiz Lete" dokumentala

    "Ni naiz Lete" dokumentala. Argazkia: EITB

Leteren heriotzaren 10. urteurrenean, bere musika, poemak eta historiak bildu zituen dokumentala eskaini zuten ETB1ek eta eitb.eus-ek igande gauean.

Dokumentalak % 4,0ko kuota bereganatu zuen, eta % 9,4ko audientzia zatia euskaldunen artean. Halaber, 77.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.

"Ni naiz Lete" osorik nonahi eta noiznahi berriz ere ikusteko aukera dago EITB Nahieran atarian.