Itxi

telebista

22:30ean

'Espías desde el cielo' filma eskainiko du gaur gauean "La Noche De..." saioak

EITB

Horrez gain, 'Las 10 curiosidades de...', 'Tu Cara Me Suena' eta 'CSI Hollywood' tarteak eskainiko ditu Felix Linaresek gidatutako saioak.

  • "Espías desde el cielo".

    "Espías desde el cielo". EITBren bideo batetik hartutako irudia.

Gaur gauean, Felix Linaresek gidatutako "La Noche De..." saioak Espías desde el cielo filma eskainiko du. Zuzendari gisa Oscar sari bat irabazi duen Gavin Hood aktore lanetan ikusteko aukera izango da astearteko lanean, eta harekin batera arituko dira Helen Mirren, Alan Rickman, Iain Glenn eta Aaron Paul aktoreak ere.

Aurretik, Las 10 Curioidades de... atalean, Brad Pitten berezitasun batzuen berri emango du saioak, ostiral honetan, abenduaren 18an, 57 urte betetzen baititu. Besteak beste, aktoreak jasaten duen gaixotasun arraro bat, presidente ohi batekin duen ahaidetasun bitxia eta janariarekin duen harremana azalduko ditu saioak.

Ondoren, Tu Cara Me Suena tartean, hainbat aktorek beraiekin antzekotasunik ez duten pertsonaiak antzeztu dituztela jakingo dugu. Hollywoodeko aktore afroamerikar ezagunenetako batek, esaterako, hainbat kilo bat makillaje erabili zituen agure zuri baten plantak egiteko.

Amaitzeko, CSI Hollywood atalean, Felix Linaresek Brittany Murphyren heriotzaren kasu misteriotsua errepasatuko du. Aktorea bere etxeko bainuontzian hilda aurkitu zuten, eta autopsiak heriotzaren arrazoia pneumonia bat izan zela azaltzen badu ere, Brittanyk 32 urte baino ez zituen hil zen unean, eta horrek hilketa bat izan zitekeela pentsarazten die adituei.

"La Noche De... Espías desde el cielo" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.