Itxi

telebista

11;00etan

Euskadiko Orkestraren Gabonetako kontzertu berezia, gaur goizean, ETB2n

EITB MEDIA

Robert Treviñoren zuzendaritzapean, emanaldiak bi atal izango ditu, D. Shostakovich eta R. Schumman konpositoreen musikarekin. Abenduaren 25ean da hitzordua, 11:00etan.

  • Euskadiko Orkestra Robert Treviñoren zuzendaritzapean

    Euskadiko Orkestra Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Argazkia: Euskadiko Orkestra

Euskadiko Orkestraren Gabonetako kontzertu berezia eskainiko dute gaur ETB2k eta eitb.eus-ek. Robert Treviñok zuzenduta, abenduaren 9an grabatu zuten emanaldia, Bilboko Euskalduna Jauregian. Kontzertuak bi atal izango ditu, D. Xostakovitx eta R. Schumman konpositoreen musikarekin.

"Enigmatikoa" (1): Robert Treviño (zuzendaria), Pablo Ferrández (biolontxeloa)

D. Xostakovitx (1906- 1975)
Biolontxelorako 2. kontzertua
I. Largo
II. Allegretto
III. Allegretto

R. Schumann (1810-1856)
4. sinfonia
I. Ziemlich langsam - Lebhaft
II. Romanze: Ziemlich langsam
III. Scherzo: Lebhaft
IV. Langsam – Lebhaft

Gabonetako kontzertu berezi hau Euskadiko Orkestra ETB2n eskaintzen ari den programazioaren baitan kokatzen da. Uztailaren 3ra arte, beste 10 emanaldi izango dira entzungai ETB2n eta eitb.eus-en hainbat larunbatetan.

Euskadiko Orkestraren Gabonetako emanaldi berezi hau 11:00etan izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.