Itxi

telebista

22:30ean

'E.T. estralurtarra' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB1en

EITB Media

Haur batzuk Lurrean bakarrik gelditu den estralurtar txiki bati laguntzen saiatuko dira. Astelehenean, 22:30ean, ETB1en.

0:33
'E.T. estralurtarra' filma iragartzeko irudia

ETB1ek E.T. estralurtarra (E.T.: The Extra-Terrestrial) filma emango du astelehen gauean. Steven Spielbergek 1982an zuzenduriko zientzia-fikziozko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Henry Thomas, Drew Barrymore, Dee Wallace, Robert MacNaughton eta Peter Coyote.

Espazio-ontziak Lurrean ahaztuta utzi duen estralurtar txiki baten istorioa kontatzen du filmak. Estralurtar txikia bakarrik dago eta beldur da, baina Elliot (Henry Thomas) ezagutuko du, bere etxean ezkutatuko duen mutikoa. Estralurtar txikia poliziak eta zientzialariek aurkitu aurretik, bere planetara itzultzen laguntzen saiatuko dira Elliot eta haren neba-arrebak.

Ez ezazu galdu E.T. estralurtarra pelikula, gaur gauean, 22:30ean, ETB1en.