00:00

telebista

Elkarrizketa berezia

Gotzone Sagardui Osasun sailburuari elkarrizketa, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB MEDIA

Euskadira iritsiko diren Pfizer eta BioNTechen txetoaren ingurukoaren berri emando du Eider Hurtadok gidatutako elkarrizketan.

  • Gotzone Sagardui, Osasun sailburua

    Gotzone Sagardui, Osasun sailburua. EITB MEdiaren bideo batetik ateratako argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur gauean, 22:00etatik aurrera, Eider Hurtado kazetariak Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua elkarrizketatuko du Euskadira iritsiko diren txertoen azken ordukoaren berri emateko.

Asteazken honetan Osasun Sailak jakinarazi duenez, Euskadik 405 txerto jasoko ditu igandean bertan. Txerto horiek banatzeko prest daude dagoeneko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko egoitzetan dauden pertsonak immunizatzeko erabiliko dira. Ondoren 16.000 dosi banatuko dira astero.

Igande honetan gaueko Teleberri albistegiaren ondoren eskainiko den elkarrizketan Sagarduik Pfizer eta BioNTechen txertoaren eta Euskadin egingo den banaketaren inguruko xehetasunak emango ditu.

Ondoren, Eider Hurtadok gidatzen duen "360º" saioan 'Las vacunas: Salud y Negocio' erreportajea eskainiko da 22:30etik aurrera, hau ere ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena