Itxi

telebista

22:30ean

'Uno tan diferente como yo' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan

EITB MEDIA

Horrez gain, 'La familia Washington', 'Peor Imposible' eta 'Odio en las entrañas' atalak eskainiko ditu Felix Linaresek gidatutako saioak.

  • 'Uno tan diferente como yo' pelikulako fotograma bat

    'Uno tan diferente como yo' pelikulako fotograma bat. EITBren bideo batetik ateratako irudi bat

Gaur gauean, "La Noche De…" saioak Uno tan diferente como yo (Same Kind of Different as Me, 2017) filma estreinatuko du telebistan, benetako gertaeretan oinarritutako istorio zirraragarri bat. Ron Hallen istorioa aurkezten du filmak. Protagonistak eskale bat ezagutu beharko du bere ezkontza salbatzeko.

Aurretik, La familia Washington atalean Felix Linaresek familia horretako hainbat kideren erradiografia egingo du, hala nola Pauletta Pearson, John Davd Washington, Lennis Washington, Katia Washington, Olivia Washington edota Malcom Washington.

Gainera, Peor Imposible tartean okerrago atera ezin zitezkeen filmetako eszena batzuk errepasatuko dituzte. Hala, zinemaren historiako pertsekuzio txarrena eta zinemaren historiako efektu digitalik txarrenak aztertuko dituzte. Halaber, eszena horietan zenbat diru erabili zen argituko du saioak.

Amaitzeko, Odio en las entrañas atalean Vin Diesel eta Dwayne Johnson hartuko dituzte protagonista, Fast and Furious saga grabatzean sentitu zuten gorrotoa azaltzeko. Diesel saga horretan hasieratik bazegoen ere, "La Roca" bezala ezaguna den Johnson bosgarren filmean gehitu zen aktore-zerrendara, eta une horretatik aurrera bi aktore horien arteko gorrotoa nabaria zen.

"La Noche De... Uno tan diferente como yo" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.