Itxi

telebista

00:15ean

"Ongi etorri 2021" saioarekin dantzan hasiko dute urtea ETB2k eta eitb.eus-ek

EITB MEDIA

Los Tenampas y El Mariachi taldeak rantxera ezagunenak interpretatuko ditu 2021ari ongietorria emateko.

  • Los Tenampas y El Mariachi taldeko kide bat

    Los Tenampas y El Mariachi taldeko kide bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Urte berriari hasiera emateko Mexikoko doinuak izango dira protagonista ETB2n eta eitb.eus-en.

Iruñeko Navarra Arenan grabatutako saioak Mexikoko doinu, dantza, kolore eta alaitasunera eramango gaitu gau berezi horretan, 00:15etik aurrera.

Oholtzaren gainean Los Tenanpas y El Mariachi, Puro Relajo, Chuchin Ibañez, Serafín Zubiri, Bruno Jimenez eta Lorena Jimenez arituko dira mexikar dantzari, konga, tronpeta, mexikar kapela eta giroaren artean. Ohiko eta ezagunak diren mexikar kantak eta doinu alaiak eskainiko dituzte eta sorpresak ez dira faltako urte zaharreko saio berezian.

Ondoren Puro Relajo taldearen beste ikuskizun bat izango da ikusgai. Abesti ezagunenak izango dira entzungai, haien artean, Marina Marina, La mochila azul, Échame la culpa edota Gracias a la vida.