Itxi

telebista

21:50ean

'Misión Imposible: Fallout' filma, gaur gauean, "La Noche de..." saioan

EITB MEDIA

Horrez gain, Tom Cruise filmaren protagonista nagusiari buruz eta zinemaren historian egin diren grabaketa arriskutsuenen inguruan arituko da saioa.

  • Tom Cruise 'Misión Imposible: Fallout' pelikulan

    Tom Cruise 'Misión Imposible: Fallout' pelikulan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Misión Imposible: Fallout (Mission: Impossible - Fallout, 2018) Misión imposible sagako seigarren pelikula da, Christopher McQuarriek zuzendu du eta Tom Cruise, Rebecca Ferguson eta Henry Cavill ditu protagonista. Oraingo honetan, filmak Ethan Hunt eta bere IMF taldea aurkeztuko ditu aliatu batzuekin erlojupeko borroka batean, misio bat gaizki atera ondoren. Bitxikeria gisa, 161 eguneko filmaketa bat izan zen, ia sei hilabetekoa, non 70 auto eta 13 helikoptero erabili zituzten.

Ondoren, Tom Cruise filmaren protagonista nagusiari buruz hitz egingo du saioak. Tartean, aktoreak gordetzen dituen bitxikeria batzuk kontatuko dituzte, adibidez, arrisku eszenak filmatzea gustuko duela, nahiz eta medikuek, lesio baten ondorioz, atseden hartzea gomendatzen dioten. Film hori grabatzen adibidez orkatila bat hautsi zuen, baina grabatzen jarraitzea zen beretzat lehentasuna.

Amaitzeko, zinemaren historiako grabaketa arriskutsuenak errepasatuko ditu "LND"k: leherketak, hegazkinak, trenak, tigreak, lehoiak, kaimanak eta beste hainbat arrisku gehiago tartean diren pelikulen eszenan grabaketak. Besteak beste, Vive y deja morir, El Caballero Oscuro eta Misión imposible: Fallout filmak aipatuko dituzte.

"La Noche de..." gaur gauean izango da ikusgai, 21:50etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.