Itxi

telebista

22:30ean

'Agur Etxebeste!' komediaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Patrizio Etxebestek alkatetza Maria Luisa emazteari uztea erabaki du, baina ez da hain erraza izango. Gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:29
Elena Irureta, 'Agur Etxebeste! filmaen fotograma batean

ETB1ek Agur Etxebeste! filma emango du gaur gauean, lehenengoz telebistan. Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzenduriko umorezko pelikula Aupa Etxebeste! lanaren jarraipena da. Pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Ramon Agirre, Elena Irureta, Iban Garate, Pako Sagarzazu, Iñake Irastorza, Ane Gabarain, Aitzpea Goenaga eta Javier Tolosa.

"Osasun arazoak" direla eta, Patrizio Etxebestek (Ramon Agirre) alkatetza uztera behartuta ikusiko du bere burua. Udalaren agintea ez galtzeko asmoz, Maria Luisa (Elena Irureta) bere emaztea izendatuko du alkate, herriko lehen emakumezko alkatea. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari, eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Ez ezazu galdu Agur Etxebeste! pelikula, gaur, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai Zinema euskaraz atalean.