Itxi

telebista

22:15ean

'Kong: La isla Calavera' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Esploratzaile eta soldadu talde batek Kong gorila erraldoiaren lurrak inbadituko ditu; bera da Burezur uharteko erregea.

  • 'Kong: La isla Calavera' filmaren fotograma bat

    'Kong: La isla Calavera' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, ETB2k Kong: La isla Calavera (Kong: Skull Island) abenturazko filma eskainiko du. Jordan Vogt-Robertsek zuzenduriko pelikularen  protagonistak, besteak beste, hauek dira: Tom Hiddleston, Brie Larson, Samuel L. Jackson, John Goodman eta John C. Reilly.

70eko hamarkadan, soldadu eta esploratzailez osaturiko talde bat bilduko dute Pazifikoko irla misteriotsu batera bidaiatzeko. Taldean daude, besteak beste, James Conrad kapitaina (Tom Hiddleston), Mason Weaver fotokazetaria (Brie Larson) eta Preston Packard teniente koronela (Samuel L. Jackson). Uhartean barneratzerakoan, Kong gorila erraldoiaren lurrak inbadituko dituzte; bera da Burezur uharteko erregea.

Ez ezazu galdu Kong: La isla Calavera filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema