Itxi

telebista

22:15ean

'La huida' thrillerra, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Addison eta Liza neba-arrebak banandu egingo dira kasino batean lapurreta egin ostean ihes egiten ari direla. Larunbatean, 22:15ean, ETB2n.

  • Olivia Wilde eta Charlie Hunnam 'La huida' filmaren fotograma batean

    Olivia Wilde eta Charlie Hunnam 'La huida' filmaren fotograma batean

ETB2k La huida (Deadfall) suspensezko filma emango du gaur gauean. Stefan Ruzowitzkyk zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Eric Bana, Olivia Wilde, Charlie Hunnam, Sissy Spacek, Kris Kristofferson, Kate Mara eta Jason Cavalier.

Kasino batean lapurreta egin ostean, Addison eta Liza neba-arrebek (Eric Bana eta Olivia Wilde) auto-istripua izango dute ihes egiten ari direla. Kanadako mugara iristeko asmoz, banandu eta bakoitza bere bidetik joango dira, baina elur ekaitz ikaragarri batek harrapatuko ditu. Espetxetik atera berri den boxeolari ohi batek (Charlie Hunnam) bere autoan eramango du Liza. Boxeolaria etxera bidean da, gurasoekin (Sissy Spacek eta Kris Kristofferson) esker-emate eguneko jaia ospatzeko asmoz.

Ez ezazu galdu La huida thrillerra, gaur, 22:15ean, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema