Itxi

telebista

22:30ean

"El Nido" minisailaren amaiera, "La Noche De..." saioan

EITB MEDIA

Haurdunaldi subrogatuaren gaia jorratzen du minisailak.

  • "El Nido" minisaileko fotograma bat

    "El Nido" minisaileko fotograma bat. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean "La noche De..." saioak "El Nido" (The Nest, 2020) BBCren minisailaren azken bi atalak eskainiko ditu. Intriga eta suspensea nahasten dituen minisaila da, haurdunaldi subrogatuen gaia jorratzen duena. Andy DeEmmonyk eta Simen Alsvik zuzendutako telesaila da, eta, besteak beste, Liz Ewing, Samuel Paul Small eta Marianne McIvor aktoreak ditu protagonista.

"La Noche de... El Nido" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.