Itxi

telebista

Audientziak

"En Jake", bere ordu-tartean nagusi, % 16,9ko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Gainera, 140.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. 

  • Xabier Lapitz

    Xabier Lapitz. Argazkia: EITB Media

Asteartean, urtarrilak 12, Xabier Lapitzek gidatzen duen "En Jake" saioa bere ordu-tartean nagusi izan zen % 16,9ko audientzia-zatiarekin. Halaber, 140.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. 

Egun-eguneko gaiak lantzen ditu "En Jake"k, eta astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.