Itxi

telebista

LEHEN KAPITULUA

Arruti, "El Conquistador del Caribe 17" saioaren lehen kanporatua

EITB Media

Gainera, neskek osatutako taldeak irabazi du "bertigozko" immunitate jokoa eta, ondoren, lehiakide guztiek kanpamentu berriak ezagutu dituzte.

  • Mikel Arruti, "El Conquistador" saioaren lehen kanporatua

    Arruti, "El Conquistador" saioaren lehen kanporatua. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Bada, lehen kanporatua du jada "El Conquistador del Caribe 17" saioak. Mikel Arruti hautatu dute taldekide gehienek abentura uzteko; izan ere, txikitatik realityan parte hartzea amets izan duen 21 urteko donostiarrarekin antz edo afinitate gutxi izatea argudiatu dute talde gorriko zortzi lehiakidek.

Egia esateko, talde gorriak hasieratik sartu du hanka. Ez da gogoz lehiatu 17 metroko altuerako tranpolinetik itsasora salto egitea eskatzen zuen lehen immunitate joko gogorra irabazteko. Jokoa hasi baino ez, kostata ibili dira txalupa ur gainean hondoratu gabe izateko, eta, saiatu diren arren, ezin izan dute barruko ura atera.

Talde berdeko neska guztiek tranpolinetik egiten dute jauzia, baita minutu batzuk lehenago altuerari beldur diola aitortu duen Ingek ere. Ez da bakarra izan, ordea; talde urdineko Paínok eta Xabik ere arnasa sakon hartu behar izan dute salto egiteko. Alabaina, oztopo handi hori gainditu badute ere, bigarren tokiarekin konformatu behar izan dute: Atabey taldeko kideek lortudute garaipena, lau taldekidek (Nahia, Nerea, Bego eta Andrea) 45. minutuan egin baitute ibilbidea.

Jokoa bukatutakoan, kanpamentu berriak ezagutu dituzte hiru taldeek. Berdeek pozik hartu dute gaua itsasertzean chill out egongela duen kanpamentu aberatsean pasatu beharra; urdinak hasiera batean bigarren tokiarekin gustura bazeuden ere, kanpamentu txiroak (aurreko edizioko oso txiroa) duen desnibela egokitu behar izan dute lo egin ahal izateko. Alderik txarrena ezagutu behar izan dute gorriek, dudarik gabe: urak gainezka egiten duen Los Haitiseseko oihan hezean dago kanpamentu oso txiroa, eta zaila da bertara iristea.

"El Conquistador del Caribe" astelehenero izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, asteazkenero, ordu berean, ez galdu "El Conquis" eztabaida-saioa.