telebista
Audientzia
"En Jake" saioak % 20,8ko audientzia eskuratu zuen atzo
EITB Media
Astearte honetako programa denboraldiko ikusiena izan da eta 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.
-
Xabier Lapitz "En Jake"ko zuzendari eta aurkezlea. EITB Mediako bideo batetik hartutako irudia.
Astelehenetik ostiralera 11:30ean Xabier Lapitzek zuzentzen eta gidatzen duen "En Jake" saioa denboraldiko ikusiena izan zen atzo, urtarrilak 19. Halaber, bere ordu tartean audientzia-buru izan zen. Aktualitatea aztertu eta eztabaidatzen duen saioak %20,8ko audientzia-tartea eskuratu zuen eta 134.000 laguneko audientzia- metatua.
Bestalde, "Esto No Es Normal" lehiaketak %10,9ko sharea izan zuen, denboraldi honetan lortu duen audientzia-zatirik handiena. Horrez gainera, 118.000 lagunek egin zuten bat uneren batean saioarekin.