Itxi

telebista

22:15ean

ETB2k "Las dos caras de enero" filma eskainiko du gaur gauean

EiTB

Viggo Mortensen, Kristen Dunst eta Oscar Isaac aktore ezagunak dira intriga eta suspentse handiko pelikula honen protagonistak.

  • 'Las dos caras de enero' pelikualren irudia

    'Las dos caras de enero' pelikularen irudi bat. EiTBko bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, ETB2k Las dos caras de enero filma eskainiko du, intriga eta suspentse handiko pelikula. Patricia Highsmith idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago eta Turkia eta Greziako paraje ikusgarrietan grabatu zen. Hossein Amini zinegilearen zuzendaritzapean, Viggo Mortensen, Kristen Dunst eta Oscar Isaac aktore ezagunak dira protagonistak.

1962. urtea. Chester MacFarland gizon karismatikoak (Viggo Mortensen) eta Colette emakume ederrak (Kirsten Dunst) osatutako bikotea Atenasen dago oporretan. Acropolisa bisitatzen daudenan, Rydal (Oscar Isaac) ezagutzen dute, grekoa hitz egiten duen estatubatuar gaztea. Gidari turistikoa dela probestuz, turista aberatsei iruzur egiten die. Coletten edertasunak erakarrita eta Chesterren diruarekin harrituta, afaltzeko gonbidapena poz-pozik onartzen du…

Las dos caras de enero gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.