Itxi

telebista

Kirolak

Erremonteko Masters finalerdiak eta pilota, gaur, zuzenean, EITBn

EITB Media

Horrez gain, "Helmuga" kirol saioa eta herri kirolak ere eskainiko dira.

  • Erremontea

    Erremontea. Irudia: EITB Media

Hainbat kirol emanaldi eskainiko dira gaur ETBn eta eitb.eus-en.

Hasteko, 11:30ean, "Helmuga" saioa izango da ikusgai. Mikel Linacisoro Bergarako eskalatzailea izango da protagonista, Il domani 9a mailako bidea kateatu baitu Baltzolan. Horrez gain, Seb Montaz mendiko zinemagile frantziarra eta Fabian Bosch eskiatzaile suitzarrari buruzko erreportajeak ere eskainiko dira.

12:00etan, ETB4 katean, Masters erremonteko txapelketaren finalerdiak jokatuko dira. Lehen partida Urriza eta Ansa II.aren artekoa izango da, eta bigarrena, Juaneneak eta Barrenetxea IV.ak jokatuko dute. Iñigo Aiestaranek, Manuel Arrizabalaga Matxinek eta Xabier Anduezak egingo dute zuzeneko emanaldiaren jarraipena.

16:00etan, ETB1en, herri kirolen bi emanaldi izango dira ikusgai: Euskadiko Lokotx Biltze Txapelketa eta Euskadiko Ingude Jasotze Txapelketa. Herri kirolen ondoren, pilota eskainiko da, 17:00etan. Hiru partida jokatuko dira: aurrena, promozioko binakakoa, Salaberria – O. Etxebarria eta Larrazabal – Eskiroz bikoteen artekoa izango da; ondoren, partida nagusia, Binakako Txapelketakoa, Olaizola II.a – Rezusta eta Altuna III.a – Mariezkurrena II.a pilotarien artekoa izango da; eta bukatzeko, Dario – Untoria eta Alberdi – Larunbe arituko lehian. Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko dira, eta Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute horien kontakizuna "ETB Kantxa" saioan. ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean ikusi ahalko dira.