Itxi

telebista

22:30ean

Natalie Portman protagonista duen "LND... La venganza de Jane" saioa, gaur gauean

EITB Media

Gainera, Ashton Kutcher, Brad Pitt, Harrison Ford eta Charlotte Rampling aktoreak ere izango dituzte hizpide.

  • 'La venganza de Jane' filmeko irudia

    Natalie Portman 'La venganza de Jane' filmean. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

Felix Linaresek aurkezten duen "La Noche de..." saioak La venganza de Jane (Jane Got a Gun, 2016) filma eskainiko du gaur gauean. Mexiko Berriko toki ikusgarrietan filmatutako western zirraragarria da honakoa. Hasteko, Gavin O'Connor tentsio eta emoziorako pultsu bikaina duen zuzendariaren ibilbide pertsonala eta zinematografikoa errepasatuko du aurkezleak. Ondoren, Natalie Portman aktoreaz arituko dira. Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen, Black Swan filmagatik. Jerusalemen jaioa baina New Yorken hazia, 40 urte beteko ditu laster.

Bestalde, Natalie Portmanekin aritu zen Ashton Kutcher aktorea No Strings Attached komedia erromantikoan. ¿Quién sabe dónde...? atalean, Kutcherren bizitzari buruzko pasarte bitxiak ekarriko dituzte gogora.

Bestalde, Odio en las entrañas tartean, Brad Pittek eta Harrison Fordek The Devil's Own pelikula filmatzean izan zuten esperientzia eta harreman txarra azalduko dute. Hasiera batean, Brad Pitt izan behar zen protagonista nagusi bakarra, baina Harrison Ford sartu zen proiektuan, eta, azkenean, berak lortu zuen protagonismorik handiena.

Azkenik, Archivos secretos LND atalean, Charlotte Rampling aktoreak arrebaren suizidioa isilpean gorde ote zuen jakingo dugu.

"La Noche De... La venganza de Jane", gaur, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.