Itxi

telebista

Audientziak

352.000 ikus-entzulek egin zuten bat "El Conquistador" abenturako 3. atalarekin

EITB Media

Audientzia-buru izan zen % 23,5eko audientzia-zatiarekin.

  • "El Conquistador"

    "El Conquistador". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Astelehenean, "El Conquistador del Caribe" abentura-saioa gauean audientzia-buru izan zen % 23,5eko audientzia-zatiarekin. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztuta, 352.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen saioak Euskadin eta eragin eremuan.

Talde gorriak ez zuen zorte handirik izan, Manu Maritxalar talde gorriko kapitainak saioa uztea erabaki zuen eta, gainera, azkenak gelditu ziren inmunitate jokoan. Talde urdinak lortu zuen garaipena.

#conquis3 traola joera izan zen Twitterren, eta zerrendako hirugarren postua lortu zuen 4.888 txiorekin. Horrez gain, 30.523 erabiltzaile sartu ziren "El Conquistador" saioaren webgunera eitb.eus atarian, 65.115 orrialde ikusi izan ditu eta ia 14.528 erabiltzaile inguru konektatu ziren streaming-era.