Itxi

telebista

22:00etan

Nafarroako VII. Trikiti Jaialdia "Oholtzan" saioan, gaur gauean, EITBn

EITB Media

Ilaski Serranok aurkeztuko du Altsasuko Iorti kultur gunean egindako kontzertua.

0:26
Nafarroako VII. Trikiti jaialdia

Gaur, otsailak 6, "Oholtzan" saioak Nafarroako VII. Trikiti Jaialdia eskainiko du. Ilaski Serranok aurkeztuko du Altsasuko Iortia kultur gunean grabatutako saioa. Ikuskizuna Nafarroako Trikitixa Elkarteak antolatu zuen, EITBren laguntzarekin.

Agertoki gainean ikusiko ditugu Estangatarrak; Roberto Etxebarria eta Eusebio (Salamancatik); Monik Valor eta Eider Iraola; Eingo taldea; Neomak (Leire Etxezarreta, Eneritz Aulestia, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez, Alaitz Eskudero, Maria Lasa, Amets Ormaetxea); Ander eta Xabi Malbadi, eta, bukatzeko, Enrike Zelaia.

Saio honen ostean, Mende Berria Kantuz ikuskizuna berreskuratuko du ETB1ek. Euskaltzaindiaren 100. urtemugaren harira Bilboko Koral Elkarteko Euskeria koruak eta Gernikako Gaudeamus koralak 2019an Arriaga antzokian eskainitako emanaldia izango da ikusgai larunbatean. Urko Sangroniz eta Julia Foruria izan ziren zuzendariak, eta abesbatzekin batera, Lauko Quartet taldeak eta Maddalen Arzallus bertsolariak hartu zuten parte.