Itxi

telebista

Txirrindularitza

Proventzako Tourra, arratsaldero, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

EITB Media

15:00etatik aurrera jarraitu ahalko dira lasterketako lau etapak, igandera arte.

0:21
Proventzako Tourra 2021, ETB1en eta eitb.eus-en

Igandera arte Proventzako Tourra zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en arratsaldero, 15:00etatik aurrera. Fermin Aramendi, Alfonso Arroio eta Xabier Usabiaga etapen jarraipena egiteaz arduratuko dira.

Lau etapa ditu lasterketak, eta Aubagnen hasi, eta, iaz bezala, Mont Ventouxeko igoera izango da garaipena eskuratzeko gako nagusia.

Bertan arituko diren taldeak honakoak izango dira: AG2R, Astana, Bahrain, Cofidis, Groupama, Ineos, Lotto, Movistar, Deceuninck, DSM, Qhubeka, Trek, eta UAE (UCI WorldTourreko taldeak); B&B Hotels, Arkea, Delko eta Total (UCI ProTeam), eta Saint Michel-Auber93 eta Xelliss-Roubaix Lille Metropole (kontinental mailakoak).