Itxi

telebista

22:20tik aurrera

'Paperezko hegoak' dokumentalaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik 18 urte betetzear direnean, itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasoko ditu dokumentalak.

0:32
'Paperezko hegoak' dokumentala iragartzeko irudia

Gaur gauean, ETB1ek eta eitb.eus-en Paperezko hegoak dokumentala eskainiko dute. Aste honetan, Euskaldunon Egunkariaren itxieratik 18 urte beteko dira. Itxiera hura lehen pertsonan bizi izan zuten protagonisten testigantzak jasoko ditu dokumentalak, eta orain arte ezezagunak ziren datuak jarriko ditu mahai gainean. Tentazioa ekoiztetxearen eskutik, Josu Martinezek eta Samara Veltek zuzendutako lana da honakoa.

2003ko otsailaren 20an itxi zuten, Juan del Olmo epailearen aginduz, eta zuzendaritzako 10 lagun atxilotu zituzten, ETAri laguntzea leporatuta. Egunkariaren kontrako auzi judiziala hamaika urtez luzatu zen, eta atxilotu guztiak absolbitu eta auzi ekonomikoa artxibatu egin zuten epaitegiek.

Paperezko hegoak dokumentala 22:20tik aurrera izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.