Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador" lider, 2012ko finaletik lortu duen kuotarik altuena bereganatuz

EITB Media

Abenturak % 29,0ko audientzia-zatia eta 324.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

  • Julian Iantzi, "El Conquistador"

    Julian Iantzi, "El Conquistador". EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

"El Conquistador" saioa berriz ere asteleheneko audientzia-buru izan zen. Gainera, 2012ko finaletik lortu duen kuotarik altuena eta inoiz izan duen hirugarren kuotarik altuena bereganatu zuen: % 29,0 audientzia-zatia. Halaber, abenturak 324.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Talde berdeak tirolinaren jokoa irabazi zuen eta gorriak berriz, galdu. Talde urdina bigarren gelditu arren, Xabi galdu zuten, kanporatua izan baitzen arrabolen dueluan Undaren aurka galdu ostean.

Jarraitzaileek abenturako gertakari guztiak ikusmin handiz jarraitu zituzten sare sozialetan eta eitb.eus atarian. #conquis6 traola joera izan zen Twitterren eta tendentzien zerrendan hirugarren postua lortu zuen 4319 txiorekin. eitb.eus atarian, 31.529 erabiltzailek jo zuten "El Conquistador" saioko webgunera eta 111.145 orrialde ikusi izan zituen.