Itxi

telebista

Audientziak

"Esto no es normal" saioak inoizko daturik onena lortu du

EITB Media

Lehiaketaren atzoko atalak % 13,1eko audientzia-zatia eta 109.000 ikus-entzule lortu zituen.

  • Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkezten dute "Esto no es normal".

    Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkezten dute "Esto no es normal". Argazkia: EITB Media.

ETB2ko "Esto no es normal" saioak inoizko daturik onena lortu zuen asteartean: % 13,1eko audientzia-zatia. Igor Siguerok eta Ainhoa Sanchezek aurkeztutako lehiaketak 109.000 ikus-entzule eskuratu zituen Euskadin eta eragin eremuan.

"Esto no es normal" ez da ohiko lehiaketa. Egunero, bi bikote lehiatzen dira eta erantzun behar duten premisa erraza da: Normala al da hau edo bestea egitea? Hortik aurrera saioak hainbat galdera planteatuko ditu, eta lehiakideek erantzun beharko dute jendartearentzat normala den edo ez.

"En Jake" saioak ere, harrera bikaina

Xabier Lapitzek aurkezten duen eguneroko saioak harrera bikaina lortu zuen: % 16,9ko audientzia-zatia izan zuen eta 154.000 ikus-entzulek bat egin zuten saiorekin uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.