Itxi

telebista

22:30ean

Karta-joko partida talde urdina salbatzeko, gaur, "El Conquistador del Caribe"n

EITB Media

Taldeek Andrea, Oskar eta Aitor aukeratu dituzte ordezkari.

  • Urdinak karta gazteluaren immunitate jokoan

    Urdinak karta gazteluaren immunitate jokoan. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Bost kide soilik dituztela, talde urdinaren etorkizuna ez da oso itxaropentsua, desagertzeko zorian baitago. Gaurko "El Conquistador del Caribe"ko immunitate proban karta-jokoa egokituko da, eta gogotik ahalegindu beharko dira urdinak, bizirik jarraitu nahi badute. Jokoak trebezia, pazientzia eta oreka izatea eskatzen du, eta, horretarako, taldeek Andrea, Oskar eta Aitor aukeratu dituzte ordezkari.

Korokoteak unerik larrienean daude. Seletak, saihetsak minduta eta morala lurrean, zalantzan jarri ditu bere azken erabakiak, kanpamentu oso txiroan jarraitzen baitute eta talde erdia baino gehiago galdu dutelako. Horrezaz gainera, Herrantxirekin dituzten eztabaida etengabeak nabarmendu behar dira, eta orain Aitor eta Olatz taldekideek ere Bergarakoak probetan egiten duen ahalegin eskasa kritikatzen dute.

Hobeto dago talde gorria. Badirudi denek dutela gogoa eta indarra berdeak garaitzeko eta kanpamentu aberatsa konkistatzeko, baina neskek ez diete bidea erraztuko. Oinarrizko kanpalekuan lau astez jarraian egon ondoren, Atabeytarrek energia, teknika eta Corocote eta Yocahutarrei egurra ematen jarraitzeko gogoa dutela erakutsi dute, nahiz eta hauek euren aurka egiteko batu diren.

Ikusi beharko da astelehenean karta-jokoaren ondoren gauzak aldatzen diren edo, aitzitik, Duranarenak are gehiago ahalduntzen diren.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EITB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.