11:18

telebista

Audientzia

"En Jake" bere ordu tartean nagusi, % 18,1eko audientzia-zatiarekin

EITB Media

Gainera, "La Noche de…" saioak urteko daturik altuena lortu zuen, % 13,4ko audientzia-zatiarekin.

  • Xabier Lapitz kazetaria.

    Xabier Lapitz kazetaria. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astearte honetan, "En Jake" saioak bere ordu tartean lidergoa lortu zuen, % 18,1eko audientzia-zatiarekin. Saioak 117.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Azken denboraldi honetan, Xabier Lapitzek aurkeztu eta zuzendutako magazina ikus-entzuleen aukera gogokoenen artean kokatu da. Seigarren denboraldi hau inoizko ikusiena ari da izaten eta, batez beste, % 13,6ko audientzia-zatia eta 125 000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu orain arte.

"La Noche de…"k ere datu bikainak

Halaber, Felix Linaresek aurkeztutako zine saioak urteko daturik altuena lortu zuen asteartean: % 13,4ko audientzia-zatia eta 205 000 ikus-entzuleko audientzia metatua. "La Noche de…"k La Liga de la Justicia filma eskaini zuen eta emanaldiak % 11,9ko audientzia-zatia eta 254 000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena