telebista
Audientziak
"En Jake" bere ordu-tartean nagusi, % 17,5eko audientzia-zatiarekin
EITB Media
Xabier Lapitzek aurkeztutako saioak 151.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratu zuen.
-
Xabier Lapitz kazetaria. Irudia: EITB Media.
Ostegun honetan, Xabier Lapitzek aurkeztutako "En Jake" saioak bere ordu tartean lidergoa lortu zuen, % 17,5eko audientzia-zatiarekin. Saioak halaber, 151.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen.
Seigarren denboraldi honetan audientziaren harrera bikaina izaten ari da ETB2ko saioa, eta ikus-entzuleen aukera gustukoenen artean bere tokia berretsi du goizetan. Aste honetan, asteartean, bere ordu tartean nagusi izan zen berriz ere, % 20,3ko audientzia-zatia eskuratuz, denboraldiko hirugarren daturik altuena.