telebista
22:15ean
'Al final del camino' komedia, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Pelikula espainiarraren zuzendaria Roberto Santiago da, eta protagonista nagusiak Fernando Tejero eta Malena Alterio.
-
Fernando Tejero eta Malena Alterio 'Al final del camino' filmean.
ETB2k Al final del camino filma eskainiko du gaur gauean. Pelikula espainiar honen zuzendaria Roberto Santiago da, eta Fernando Tejero eta Malena Alterio dira protagonista nagusiak.
Nacho (Fernando Tejero) argazkilaria da, Pilar kazetaria (Malena Alterio). Elkar gorrotatzen dute. Hala ere, bikote direla antzeztu beharko dute Olmori (Diego Peretti) buruzko erreportaje bat egiteko. Guru horrek bikote-krisiak konpontzen ditu Donejakue bidea egiten. Galizian zehar sei eguneko bidaian eta era guztietako egoera zentzugabe, zoro eta erromantikoetan murgilduko dira... Izan ere, badakigu bidearen amaierara bitarte dena gerta daitekeela.
Ez ezazu galdu Al final del camino filma, gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n.