Itxi

telebista

22:15ean

'Indomable' Steven Soderberghen akziozko thrillerra, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Mallory Kane agente sekretuak bere familia babestu eta mendeku hartu beharko du misio batean traizioa jasan ondoren. Larunbatean, 22:15ean, ETB2n.

  • Gina Carano eta Michael Fassbender 'Indomable' filmaren irudi batean

    Gina Carano eta Michael Fassbender 'Indomable' filmaren irudi batean

ETB2k Indomable (Haywire) akziozko thrillerra emango du gaur gauean. Steven Soderberghek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Gina Carano, Ewan McGregor, Michael Douglas, Channing Tatum, Michael Fassbender, Antonio Banderas eta Bill Paxton.

Mallory Kane (Gina Carano) agente sekretuak sektore pribatuan egiten du lan. Kenneth (Ewan McGregor) haren nagusiak Kanen zerbitzuak eskaintzen dizkie hainbat herrialderi misio arriskutsu estraofizialak egin ditzan. Bartzelonan bahitutako disidente txinatar bat askatzeko misio baten ondoren, traizioa egingo diote Dublinen Paul agentearekin (Michael Fassbender) beste misio batean dagoela. Orduan, etxera itzuli, eta, bere familia babesteaz gain, mendeku hartu beharko du.

Ez ezazu galdu Indomable akziozko thrillerra, gaur, 22:15ean, ETB2n.