Itxi

telebista

''Conquis''en asteroko zozketa

Bozkatu "Conquis"eko lehiakide gogokoenaren alde eta irabazi Ternuaren motxila bat

EITB Media

Asteazkenero, Ternuaren AMPERSAND 24L motxila zozkatuko dugu "El Conquistador del Caribe" saioaren lehiakide gogokoenaren alde bozkatzen dutenen artean.

  • Ternuaren AMPERSAND 24L motxila

    Ternuaren AMPERSAND 24L motxila

Ternuaren AMPERSAND 24L motxila zozkatuko dugu astero lehiakide gogokoena hautatu dutenen artean. % 100 ehun birziklatuekin eginda dago eta PFCrik gabeko uraren kontrako tratamendua du. Asteazken gauetan egingo dugu zozketa, eta "El Conquis" eztabaida saioan emango dugu irabazlearen berri. Halaber, irabazlearekin jarriko gara harremanetan.

Lehiakide gogokoenaren finalaren egunean sari potolo bat zozkatuko dugu astero lehiakide gogokoenaren alde bozkatu duten guztien artean.

Nola bozkatu zure lehiakide gogokoenaren alde?

"El Conquistador del Caribe" saioaren jarraitzaileek lehiakide gogokoenaren alde bozkatzeko aukera dute. Gogoratu oso garrantzitsua dela botoa emateko prozesua bukatzea norberak emandako helbide elektronikora bidalitako mezuan jasotako jarraibideak beteta.

Lehiakide gogokoena saioaren webgunean hautatu behar da, eitb.eus atarian, FAVORITO atalean. Bozkatzeko modua oso erraza da. Hautagaietako bat aukeratu, horren argazkiaren azpian dagoen VOTAR botoiaren gainean klik egin eta formularioa bete. Ondoren, mezu elektronikoa jasoko duzu formularioan zehaztu duzun helbide elektronikoan, eta botoa konfirmatu behar duzu bertan, botoa markagailura igo eta sarien zozketan parte hartu ahal izateko.

Asteazkenero, Patxi Alonsok botazioaren berri emango du "El Conquis" eztabaida-saioan. Boto gutxien dituzten lehiakideak hautaketa honetatik kanpo geratuko dira. Ikusleen lehiakide gogokoenaren gala berezian ezagutuko dugu azken emaitza. Lehiakide gogokoenak 5.000 euroko saria eskuratuko du.