Publizitatea
Itxi

2021/06/15

11:22

telebista

Audientzia

"El Conquistador" berriz ere audientzia-buru, % 27,3ko kuotarekin

EITB Media

Abentura realityak 348.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

  • Julian Iantzi "El Conquistador del Caribe" saioan.

    Julian Iantzi "El Conquistador del Caribe" saioan. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"El Conquistador del Caribe" abentura realityak lidergoari eutsi dio bere ordu tartean eta % 27,3ko audientzia-zatia eskuratu du. Halaber, Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioak 348.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Abenturako hogeita bigarren atalak kanporaketa hirukoitza utzi du: Joanak, Esterrek eta Begok ezin izan dute kakoen dueluan gutxienekoa gainditu. Ez hori bakarrik, tentsio uneak egon dira Joana eta Begoren artean, eta futbol-jokalari ohiaren jarrera gaitzetsi dute.

#conquis22 traola joera izan da Twitterren, 3000 txio baino gehiagorekin. Halaber, saioren webguneak 21.600 erabiltzaile bakar lortu ditu eta 45.400 orrialde ikusi. Bestalde, 19.000 lagunek jarraitu dute saioaren emanaldia streamingaren bitartez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;