Itxi

telebista

22:15ean

Suitzako Alpeak, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Alfonso Gil, Camino Granado, Iñigo Iturbe eta Zohartze Palacio euskaldunek mendi-kate ikusgarri honetan zehar gidatuko dituzte Joana Etxabe kazetaria eta Javier Moreno kamera.

  • Joana Etxabe kazetaria Suitzako Alpeetan. Irudia: EITB Media

    Joana Etxabe kazetaria Suitzako Alpeetan. Irudia: EITB Media

"Vascos por el Mundo" saioak Suitzako Alpeak ezagutuko ditu gaur gauean, bertan bizi diren hainbat euskaldunen eskutik: Alfonso Gil, Camino Granado, Iñigo Iturbe eta Zohartze Palacio. Haiek izango dira Joana Etxabe kazetariaren eta Javier Moreno kameraren gidariak paraje ikusgarri hauetan zehar.

Mota guztietako kirol eta ekintzak egin daitezke Suitzako Alpeetan eta urte osoan zehar bertako glaziarretan eskiatzeko aukera dago. Besteak beste, osteguneko saioak Apenzell herria eta Lucerna eta Zurich hiriak ezagutuko ditu.

"Vascos por el Mundo" igande honetan izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.