Itxi

telebista

''El Conquis''en 24. atala

Andrea eta Duque finalaren atarian kanporatu ditu Nahiak

EITB Media

Banbuetan Nahiak bakarrik hartu ahal izan zuen banderatxo bat, beraz, ikurrina lortzeko aukerak dituen emakumezko bakarra da; Aitor berriro nabarmendu zen immunitatea lortuz.

  • Andrea eta Duque, finalaren atarian kanporatuta

    Andrea eta Duque, finalaren atarian kanporatuta. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Konkistatzaileek kosta ahala kosta bi gauza ekidin nahi dituzte: abentura uzten lehenengoak izatea eta finalaren atarian gelditzea. Azken egunetako itunek ez dute ezertarako balio izan, iraunkortasuna norberaren esku baitago. Banbuetan Nahiak bakarrik hartu ahal izan zuen banderatxo bat, beraz, ikurrina lortzeko aukerak dituen emakumezko bakarra da, baita edizio osoan duelu gehien gainditu dituena ere. Zehazki lau, Mikel Perez azken konkistatzailea bezala. Andrea eta Duque, berriz, etxera joan ziren.

Azken immunitate jokoan lehiakideek euren erresistentzia ur azpian eta eskalatzeko abilezia erakutsi behar izan zuten. Aitor berriro nabarmendu zen immunitatea lortuz eta Beko, Yanci eta Duqueri gailenduz. Hauek banderatxo bat jartzea lortu zuten behintzat. Binbi, Nahia eta Andrea, ordea, ez zituzten ezta euren banderatxoak aurkitu. Andreak, izan ere, egokitzen ez zitzaiona atera zuen eta bere lekura itzuli ez zuenez, zigorra jaso zuen: duelura joatea.

Batzarrean Yocahu zaharrak beste behin elkartu ziren eta, Cacata estilora, Nahia bozkatu zuten bigarren aldiz jarraian, ordu gutxi batzuk lehenago duelu gogorra irabazi zuen arren. Aitorrek ere ez zuen zalantzarik izan eta Duque aukeratu zuen duelura joateko, kidetasun faltagatik.

Gainera, Aitor, euforiko eta hunkituta, bere familiarekin bideodeiaz hitz egiteko aukera izan zuen eta bere kideei eskutitzak emateko ohorea izan zuen. Euren pertsona maiteen berriak izateak negarra eragin zien.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.