Publizitatea
Itxi

2021/06/29

10:41

telebista

Audientziak

"El Conquistador" abentura saioa, berriz ere bere ordu-tartean nagusi, astelehenean

EITB MEDIA

% 25,4ko audientzia-zatia eta 288.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua bereganatu zituen.

  • Finalistak

    Finalistak. EITB Mediako bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Astelehen honetan, "El Conquistador del Caribe" saioak lidergoari eutsi dio beste behin, eta bere ordu-tartean nagusi izan da % 25,4ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioak 288.000 ikus-entzuleko audientzia-metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.

Sare sozialetan ere #conquis24 joera izan da Twitteren, estatu mailako rankingean hirugarren postua lortuz. Horrez gain, saioaren webguneak 22.120 erabiltzaile bakar eta 48.293 orrialde ikusi izan ditu. Berebat, 17.696 ikus-entzulek jarraitu zuten saioaren emanaldia streaming bidez.

Asteleheneko saioan, Andrea eta Duque finalaren atarian kanporatu zituen Nahiak, berak bakarrik hartu ahal izan zuen banderatxo bat, beraz, ikurrina lortzeko aukerak dituen emakumezko bakarra da. Bestalde, Aitor berriro nabarmendu zen immunitatea lortuz.

Hurrengo astean, uztailaren 5ean, final handia ospatuko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;